XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Buraso Espainolenganik Indietan sortu eta han bizi ziren haurrak, hango hiritar izan nahi baldin badute, ez dira eragozten ahal hiritar izatetik edo beste hiritarren eskubide berak ukatetik.

6. Zer egin behar litzateke, barbaroek ez balituzte Espainolak utzi nahi harremanak izaten haiekin?

7. Espainolek, bakezko baliabide guziak erabili ondoan, ez baldin badute beste segurtasun biderik aurkitzen, Indio barbaroen hiriez jabetzea eta haien beraien menperatzea baizik, ea zilegi zaien horren egitea, hots haien hirien eskuratzea eta haien beraien menperatzea?

8. Noiz eta zein kasutan Espainolek barbaroak zigortzen ahal dituzten etsai maltzur gisa, gerla bideak erabiliz, haiek desjabetuz, haien aitzineko buruzagiak kenduz eta berriak ezarriz?

9. Haizu ote litzatekeen barbaroak Espainolen menpera biltzea, kristau erlisionearen hedatzeagatik, eta giristinoek badutela barbaroen probintzietan predikatzeko eta ebanjelioa iragartzeko eskubidea.

10. Aita Sainduak, Espainol soilen gain utzi ahal izan du Indio barbaro guzien konbertitzeko eginbidea, eta beste kristau guziei debekatu ez bakarrik haiei predikatzea, baina ere bai haiekin salerospenik izatea, kristau erlisionearen hedapenak hori eskatzen baldin bazuen.

11. Barbaroak ez dira behar ez gerlabidez menperatu ez beren ontasunez gabetu, Espainolak uzten baldin badituzte libreki eta eragozpenik gabe, ebanjelioaren predikatzera, barbaroek berek onets dezaten edo ez kristau fedea.

12. Barbaroek ordea, hauen buruzagiek edo herriak berak debekatzen baldin badute Ebanjelioaren aldarrikapena, nola Espainolek bortxatzen ahal dituzten eskandalurik eman gabe jakina?

Eta zer erran, predikatzera utzi ondoan, Kristori buruz itzultzen direnak zigortuz edo erhaitez edo izituz, nehor konbertitzera uzten ez delarik?